Personal Shopper Inmobiliarioa modu esklusibo eta erabakigarri batean bere bezeroaren eroslaa nahiz inbertitzailearen interesak defendatzen dituen higiezinen-aholkularia da.
Lehenik eta behin elkarrizketa personal baten bitartez bezeroaren beharrak eta motibazioak ezagutzen ditugu. Bilera honetan gehien baloratzen diren irizpideak zehazten dira: auzoa, neurriak, antzinatasuna, estiloak, kontserbazio maila, banaketa, salneurria, komunitate-zerbitzuak edota etxebizita inguruko azpiegiturak.
Bezeroak zer nahi duen zehazten denean zerbitzu kontratu bat sinatzen da. Bertan ondorengo gaiak deskribatzen dira: bilaketaren ezaugarriak kontratatutako zerbitzuak, zerbitzuen kostu finala eta kostu totaletik, bilaketa egitearen ordainsari gisa, deskontatuko diren haste-gastuak.
Enkargua sinatutakoan PSIak metodo ezberdinak erabiliz etxearen bilaeta egiten du, eskaintza ezaugarri guztiak kontuan hartuz. Aurretik zehaztutako baldintzak betetzen dituzten higiezinak bisitatzen ditu eta egindako etxe-hautaketaren dokumentua aurkezten dio bezeroari, horien artean bisitatu nahi dituenak aukeratu ahal izateko.
Higiezin konkretu bat interesgarria dela adierazten denean eta higiezinaren egoera legala eta teknikoa aztertu ondoren salneurriaren negoziazio prozesua hasten da. Adostasuna lortzean PSIak dokumentu ezberdinen sinadurarako agiriak prestatzen ditu: erreserba dokumentua, salerosketa kontratua eta notario-eskritura.
Personal Shopper Inmobiliario zerbitzua ez da higiezinaren erosketarekin amaitzen; halaber saldu osteko izapide guztietan aholkua ematen dugu / aholkatzen dugu: titulartasun aldaketak, erakunde publikoetara emandako dokumentuak, gure taldeari egindako kontsulta teknikoak…
Pershonal Shopper Inmobiliario baten 4 abantaila nagusiak
Ohiko higiezinen agentzia batekin egiten diren bisiten %70 aurrezten dugu eta higiezinen eskaintza osoan bilatzen dugu.
Akats ezkutuek eragindako ustekabeen %100 aurrezten dugu; txosten tekniko, finantzario eta legalak ematen ditugu.
Higiezinen irteera prezioen %5 eta %20 artean aurrezten dugu. Gainera, merkatura ateratzen diren produktu berriez jabetzen garen lehenak gara.
Interes-gatazken %100 aurrezten dugu, eroslearen alde jartzen baikara.
Ez izan zalantzarik. Jar zaitez gurekin harremanetan konpromisorik gabe. Zure zalantzak argitu, bilatzeari utzi, Eulaben zuregatik egiten dugu. Zure denbora zuretzat da.